A30 greba feminista orokorra

Greba feminista orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Algortako Mugimendu Feminista 2023ko aza. 22a, 09:00

Zaintza eskubide kolektiboaren alde, azaroaren 30ean greba orokor feministara deituta gaude guztiok. Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, Uribe Kostan ere herri eta auzo asanbladak antolatzen hasi gara eta, greba egun bat prestatzeaz haratago, horiek aukera ematen digute, berriz ere, zaintzaren beharraren gogoeta erdigunean jartzeko.

Guztiok beharko dugu, une batean edo bestean, zainduak izan, eta horretaz baliatu da sistema neoliberal patriarkala zaintza horiek merkantzia bihurtzeko, askotan langile zaurgarrien bizkarrean zamatuz, gutxi batzuek etekin ekonomikoak izan ditzaten. Logika horri berari erantzuten dio zerbitzu publikoen pribatizazioak herritarren beharrei baino gehiago, horrek kalitatea murriztea ere ekarriz.

Horregatik guztiagatik, azaroaren 30ean, den-denok gelditu behar dugu, eskola, enpresa, osasun zentro, zahar-egoitza, ostalaritza, udal-zerbitzu, lantegi, garraio edota unibertsitateetan… Zaintza behar dutenengan eta zaintzen gaituztenengan arreta berezia jarriz, kalean zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatuko dugu, zaintzaileen bizitza ere erdigunean jartzen duena; haientzako eta langile guztientzako bizitza duina izateko beharrezko lan-baldintzak exijituko ditugu.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun