"Uribe Kostako Martxa" maiatzaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia SARE Algorta 2022ko mai. 5a, 14:59
Presoak etxera ekartzeko bidean martxa bat egingo da Uribe Kostan igande honetan. Izan Bidea dinamika honen barruan, SAREk hamalau ekimen antolatu ditu asteburu honetan. >> INFO + https://sare.eus/agenda/
 
Izan Bidea dinamika abiatu genuenean gure buruei erronka sendo bat ezarri genien, hain zuzen ere, 3.127.326km egitea. Aurtengo ikasturtean erronka horri amaiera eman eta fase berri bati ateak zabaltzea izango da gure helburua. Hori hala, maiatzaren 8ko igandean Uribe Kostan kilometroak batzeko martxa bat egingo dugu erronka hori gorpuzteko baliatu dugu.

Helburua, herri mailan ditugun aldarri nagusiak kalera atera eta ahalik eta herritar gehien kilometroak egitera animatzea izango da, urriaren 8ko deialdia zabaltzeko probestuz.

Urte erabakiorra izango da aurtengoa, urruntze politikarekin amaitu eta salbuespeneko espetxe politikatik espete politika arrunterako saltoa emateko aukera errealen aurrean baikaude. Hau da, fase bati amaiera eman eta fase berri baten atarian gaudela esan genezake.

Horretarako ordea, orain arte moduan, kalean aktibo izan eta ahallk eta aniztasun eta zabaltasun gehien baten jarraitzea dagokigu, bai herri mailan, baita maila orokorrean ere. Izan Bidea dinamika ere norabide horretan kokatua dugu. Honela, aurten lehen fase horren amaiera KMren erronkaren amaierarekin lotu nahi dugu, Izan Bidea dinamikaren baitan ere fase berri bati ateak zabaldu asmoz.

#IzanBidea #Ibilian #PresoakEtxera

Sare Uribe Kosta

https://sare.eus

..........................

Ez ahaztu, sartu aplikazioan egindako kilometroak

Oraindik ez duzu aplikazioa? 

Deskargatu hemen:
IOS: https://labur.eus/IOSizanbidea
Android: http://labur.eus/appizanbidea 
Hurrengo PDFan aholku batzuk: https://t.co/bOnKmaGkiw
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun