Araguaney lorea

Erabiltzailearen aurpegia Ataramiñe 2023ko abe. 1a, 19:26

'Araguaney lorea' liburua plazaratu dugu Durangoko Azokaren atarian. Nobela da, baina benetako gertakariak dira. Ez oso ezagunak baina. 1961.urtean, Maria Mercedes Antxeta euskal-venezuelar gaztea Donostira etorri zen gurasoen sorterria ezagutzen. Poliziaren sarekada batean kalean atxilotu zuten, eta zerbaitetan zebilelako susmopean sei egunez basatiki torturatu. Venezuelako enbaxadaren ekimenez polizien eskuetatik atera eta Venuelan hilko zen handik 40 egunetara jasandako torturen eraginez.

Liburuaren hitzaurrea pdf formatoan edo Ataramiñeren webgunean irakurgai dago.


Ataramiñe liburuak Uribe Kostan: CASAL liburudenda

Liburu hori, eta Ataramiñeko bestelakoak ere, salgai daude Romo/Itzubaltzetako CASAL liburudendan. 

Ataramiñe elkartea 2002tik hona darama euskal errepresaliatu politikoen idatziak kaleratzen. Bere katalogo osoa literaturakoadernoak.org webgunean ikusi daiteke, bai eta PDF formatuan deskargatu ere, azken liburuak salbu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun