Eppur si muove...

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo San Andres 2017ko urr. 22a, 12:02

Erromako Santa Maria dominikoen komentuan, 1633.urteko ekainaren 22an, Urbano VIII aitasantuak zuzendutako auzi batean, Galileo (eta bide batez pentsakera arrazionala) umiliatua izan zen.

Bere unibertsoaren ikuspegi heliozentrikoa (Eguzkia erdian eta Lurra inguruan bueltaka) heretikotzat hartu zen (ikusmen erlijiosoan Lurra eta gizakia, Jainkoaren irudian eginda, erdian egon behar ziren) eta Galileo, belaunbikatuta, bere teoria ukatzera behartua izan zen. Gelatik irtetean, ordea, xuxurlatu omen zuen: eppur si mouve, halaere mugitzen da. Baina zelan mugitzen da?

Tamesis ertzean, noria ikaragarri bat dago, London eye. Goitik London osoa behatzeko parada liluragarria dago. Bere erradioa 60 metrokoa da eta ordu erdi ematen du buelta bat egiteko, beraz, 30 minututan 2·Π·R = 2·3,14·60 = 377 metro edo 0,377 km egiten ditu, erraza da kalkultzea bere abiadura 0,75 km/h dela.

Eguzki sisteman Lurra noria erraldoi bat bezala da, eta kontutan hartuta erradioa (hau da, distantzia Lurratik Eguzkira), prozesu berbera eginez, aise kalkulatuko duzu Lurraren abiadura Eguzkiaren inguruan 107534 km/h dela (kalkuloa egitera gonbidatzen zaitut, suposatu behar da ibilbidea eliptikoa ez ezik zirkularra dela). Gainera Eguzkia ere Galaxiaren zentroaren inguruan dabil bueltaka. Errepikatu prozesua eta ikusiko duzu abiadura 751489 km/h dela. Ikaragarria. Eta hala ere, Eguzkia sortu zenetik, orain dela 4500 milioi urte inguru, galaxiaren inguruan 20 buelta besterik emateko ez du astirik izan. Horretaz gain, galaxiak haien artean aldentzen dira abiadura imajinaezinetan...

Bai Galileo jauna, arrazoi osoa zeneukan... eppur si muove, eta nola !

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun