Osasuna eta feminismoa

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Hidalgo 2023ko abe. 15a, 10:05

Antsietatea, diabetesa, arnasteko arazoak, mina, minbizia, nekea… egunerokoak dira lehen arretako kontsultetan. Are gehiago herri eta auzo langileetan, prekarizazioak eta pobreziak ondoezaren intzidentzia areagotzen dutelako. Hori aztertu du Lalondek 1974an abiatu eta 1991n Whitehead eta Dahlgrenek garatutako ikerketa-bideak. Biologia ez da gaixotze-prozesuan eragin handiena duen faktorea, osasuntsu bizitzeko, funtsezkoak baitira lana, hezkuntza, ingurugiroa, harreman sozialak eta etxebizitza ere.

Maizenik, indibiduala da osasun sistemak gaitzari aurre egiteko proposatzen duen bidea, baina arazo kolektiboei ezin zaie indibidualki erantzun. Badira bide kolektiboa urratzen ari diren ekinbide boluntario solte batzuk, osasun sistemaren barruan zein kanpoan, baina babesa falta dute.

Bizitzeko era autonomo, solidario eta gustagarria da osasuna, Perpinyàko 1976ko mediku kongresuak proposatutako definizioaren arabera. Baina horren kontra egiten du sistema kapitalista, zisheteropatriarkal, arrazista eta kolonialistak. Bizitza bizigarriagoak izateko, osasuntsuago bizitzeko, sistema iraultzea ezinbestekoa da, eta horregatik ere garrantzitsua izan zen azaroaren 30eko greba feministarekin bat egitea.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun