Errutina mesedegarrira buelta

Erabiltzailearen aurpegia Guillermo Malaina Martínez 2023ko ira. 13a, 14:31

Egunak ilunduz doaz. Masustek koloreztatzen dituzte sasiak. Fruta-saltzaileek piku helduak bezain goxoak eskaintzen dituzte. Goizeko freskotasunaz maizago gozatzen dugu. Eta zuhaitzak biluzten hasi dira haizearen ferekaz, kaleak zein mendiak hosto marroi-horixkaz zipriztinduz.

Ezbairik barik, egutegiari ez zaio erreparatu behar jakiteko urtaro baten amaieran gaudela; izan ere, uda agortuz doalako seinaleak baitira horiek guztiak, naturak berak dakarzkigunak. Eta eguzkiaren berotasuna apalduz doan heinean, gizartearen patua ere bestelakoa da, inolaz ere ez udakoa bezain malgua. Gure bizitzan, errutinaren ateak zabaltzen dira agendak, ordutegiak, iratzargailuak… indarrean gera daitezen. Eta, horrela, denbora neurtuaren aurrean, monotonian giltzaperaturik sentituko ez ote garen beldur gara. Denbora neurtuaren aurrean ere izutzen gara-eta. Hain gara beldurtiok gizakiok, hain kezkatiok. Honetan ere hobe dugu gizakion gorabehera psikologikoetan adituak direnei kasu egitea. Finean, hobe dugu monotoniaren kontzepzioarekin apurtzea errutinaren ideiaren mesedetan. Oporren osteko errutina baita orekara itzultzeko bide zuzena, egunerokoak dakarrenaz gozatzera ere eraman gaitzakeena. Has dadila!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun