Bizkaiko piraguismo txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Inaki Eguzkitza 2018ko ots. 13a, 10:21

Joan den zapatuan, otsailaren 10ean, jokatu zen Bizkaiko Piraguismo Txapelketa, Plentzian. Eguraldia, azken aldian legez, nahiko hotza izan zen, baina euririk behintzat ez zuen egin, eta arazo barik jokatu ziren estropada guztiak.

Parte-hartze handia izan zen. Emakumezkoetan, 47 piraguista egon ziren guztira, iaz baino 10 gehiago: 18 kadete (14-15 urtekoak) eta beste horrenbeste gazte. Gizonezkoetan, 90 lagun: 29 kadete eta 23 gazte. Uribe Kostako hiru taldeez gain (Plentzia, Barrika eta Getxo), Euskal Herriko beste talde batzuk ere aritu ziren: Zumaiatik, Iruñeatik, Donostiatik eta Irundik etorri ziren piraguistak.

Estropadak 13:00etan hasi ziren. 5.000 metroko ibilbidea egin behar izan zuten arraunlari guztiek: 2.500 metro Butroe errekan gora, ziaboga eta beste 2.500 metro errekan behera, Plentziako zubiraino. Emaitzei dagokienez, hona hemen Bizkaiko txapeldunak:

Emakumezkoak

Seniorrak                               Ainhize Olaitz                         Getxo
23 urtez azpikoak                   Isabel Goikoetxea                   Plentzia
Gazteak                                 Irene Gana                            Barrika
Kadeteak                               Leire Gana                             Barrika

Gizonezkoak

Seniorrak                               Eneko Lopez                         Barrika
23 urtez azpikoak                   Xabier de Velasco                  Getxo
Gazteak                                 Aitor Uriarte                          Getxo
Kadeteak                               Ibon Villanueva                     Getxo
Beteranoak                            Higinio Rivero                       Plentzia

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun