Adostasunaren plaza, Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 7a, 10:02

Jatorri ezberdinetako 12 gizon-emakumeren artean adostutako erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena irakurri zuten joan den domekan, hilaren 5ean, Algortako Biotz Alai plazan. Getxoko Gure Esku Dagok deituta, udalerriko 1.000 lagun inguru hurbildu ziren "Adostasunaren plazara", erabakiaren adierazpena ezagutzera, "ezberdintasunen gainetik gai izan garelako aulkia hartzeko, jesartzeko, hitz egiteko, entzuteko, eztabaidatzeko eta adosteko". Hona hemen ekimenaren argazki-galeria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun