Erdaldunei euskararen logika azalduz

Erdaldunei euskararen logika azalduz

Erdaldunei euskararen logika azalduzEuskarak izan, badu logikarik. Erdaldunei baina, kosta egiten zaie logika hori ikustea.

Logika hori ez da bakarrik aditzen artean ematen, baita hitz arruntetan ere.

Logika horrek, gainera, “euskararen” berezko logika jarraitzen du. Hizkuntzak berak duen ikuspegia eta interpretazioa jarraitzen du.

Euskara, berez, nahiko deskriptiboa da. Euskara -alemanaren antzera, adibidez- hizkuntza aglutinantea da oso, hau da, hitz asko bata bestearekin elkartuz sortzen dira. Izan ere, hitz ugari “hitz-elkarketak” dira.

Hitz logiko horietako asko antzinakoak dira. Oso antzinakoak. Gure arbasoen testuinguruan, hots, nekazal gizarte baten testuinguruan sortutakoak dira. Hona hemen adibide batzuk:

ilargi=hilen/hildakoen argia (hil+argi)

hilabete=ilargi betea (ilargi+bete)

uztaila=uztaren hila (uzta+hil)

otsail=hotzaren hila edo otsoaren hila (hotz+hila edo otso+hila)

aizkora=haitza gora (haitz+gora)

sagardo=sagarraren ardoa (sagar+ardo)

garagardo=garagarraren ardoa (garagar+ardo)

oinarri=harrizko oina (oin+harri)

Beste hitz asko gaur egunekoak dira, baina dinamika bera jarraitzen dute:

eguneraketa=egunera eramateko ekintza/aktualizazioa (egun+era+keta)

igogailu=igotzeko gailua (igo+gailu)

ordenagailu=ordenatzeko gailu (ordenatu+gailu)

argibide=argitzeko bidea/instrukzio edo informazio (argitu+bide)

Besterik bururatzen zaizu? Komentatu behean.


Euskara irakastean, askotan, ikasleak memoria hutsaz ikastera bultzatzen dira.

Guk uste dugu egokiagoa eta eraginkorragoa dela hitzak logikaz ikastea (batez ere, hasiera batean). Arrazonatzen duguna zailago ahazten da.

Hona hemen, bideo baten bidez, hitz batzuk azaltzeko ematen dugun azalpena.

Bideoz lagundutako ariketa hauekin batera egitekoak dira.

Gaztelaniarekin alderatuz gero, nabaria da cabo, ría, costa… eta hitz pilok ez dutela esanahiarekin inolako semantika-logikarik partekatzen (mar/tierra/agua… edo antzekoekin). Baina jadanik bereganatuak dituzun hitzek ez dute logikaren beharrik. Ez al da hala?

Erdaldunek eta gu geuk, euskaldunok, euskara ikastea ez da nahikoa. Menperatu dezagun, eta konfiantzaz eta segurtasunez aritu gaitezen, modu eraginkorrean ikastea eta gogoratzea ezinbestekoa da.

Zer uste duzue? Euskara maila kaxkarrak ez al du honekin zerikusirik? Edo erabilera behera egiteak?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun