Auzolana eta nekazarien arteko harremana indartzen

Erabiltzailearen aurpegia Solotxu Bizitza Elikatzen 2015ko uzt. 20a, 17:49
Solotxu.

Auzolana eta nekazarien arteko harremana indartzen. Gure proiektuaren baitan Goierri auzoko baserritarrak ezagutu, harremanak egin eta ezagutzak partekatu nahi ditugu. Jende honek egiten duen lana ikusarazi nahi dugu, daukaten jakintza baloratu eta beraiengandik ikasi. Baita beraiek guregandik zeozer ere! Bide horretan, harreman politak egiten ari gara eta oso gustura sentitzen gara auzoan. Aldanondo baserriko ekoizpena bisitatzen egon gara, Pinubarri baserrian belarra biltzen auzolanean, Behekotorreko labea ikustera joan gara... Auzotarrak gure baratza bisitatzera ere etortzen dira, eta esperientziak konpartitzen ditugu denon artean. Solotxu zabalik dago nahi duenarentzat!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun