Koherentzia 365!

Erabiltzailearen aurpegia SOS Kurkudi 2023ko urr. 27a, 09:00

Kurkudi mendiaren hegoaldeko magalean egin nahi duten makrogimnasio pribatua eta Bolue eta unibertsitatearen arteko edukiera handiko errepidea lurzoru babestuaren hirigintza suntsitzailearen adibide argiak dira, promotoreei eta jabe handiei bakarrik mesede egiten diena. Getxo, Berango, Urduliz eta Barrikarako aurreikusitako hirigintza-garapenak bultzatzen dituzte, baina, logela-hiriak besterik ez direnez, eta eskualdeko garraio kolektiboko sare defizitarioaren ondorioz, ibilgailu pribatua erabili beharko da Bilbon, Txorierrin eta Ezkerraldean dauden lanetara joateko.

Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta SOS Kurkudik egin duen azken dibulgazio-kanpainetako bat, hain zuzen ere, politika publikoen inkoherentziaren alderdi horretan oinarritu da. Politika publikoek akordioak sinatzen dituzte eta ingurumena babestearen aldeko efemerideak ospatzen dituzte, baina ez dituzte politika koherenteak eta iraunkorrak aplikatzen. «Koherentzia 365!» izan da gure leloa.

Azkenik, dei egin nahi diegu ingurumenaren defentsarekin sentikorrak diren eta inplikatuta dauden elkarte eta pertsonei Kurkudiren defentsaren kausaren alde egin dezaten.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun