Trabudu dantza-taldearen historia aurrera darrai

Erabiltzailearen aurpegia Yortx Martin 2016ko urr. 1a, 23:56

Zazpi egun pasa badira ere, Astrabuduan eta Erandio osoan oraindik sentitzen dira pasa den asteburuko txistu hotsak, dantzari eta publikoen irrintzi eta txaloak. Trabudu dantza taldeak berriz ere aho bete hortz utzi gintuen bere indarra eta kemenarekin.

Belaunaldi desberdineko dantzari eta txistulari elkartuta asteburu gozo bezain hunkigarria gozatzeko aukera izan genuen. Urrun bizitzera joandako aspaldiko lagunekin topo egiteko aukera aparta izan zen eta iraganera salto egiteko bi egun zoragarri bizi izan genituen ezpata, makil eta uztaien artean. 40 urte dituen dantza talde hau Astrabudua auzoko bihotza eta hauspoa da, dantzari eta musikari pilaren topagunea delarik. Pasaden larunbateko dantzarien erakustaldiaren ondoren euskal ezkontza batekin borobildu zuten domekan. Halere, herri bazkarian 400 lagunetik gora bazkaldu genuen elkarrekin. Hau da marka!! Omenaldia ondo merezita, bai. Hala ere, nere iritzi apalean bada garaia Trabudu Dantza Taldea bizirik mantentzeko errudunei benetako omenaldia emoteko. Zorionak Trabudu eta urte askotarako!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun