Josu Murueta negarrez

Erabiltzailearen aurpegia Yortx Martin 2018ko uzt. 30a, 10:08

Astrabuduako Josu Murueta plazako egoera salatu nahi dugu. Izan ere, Josu Murueta plaza gure auzoko erdigune eta alderik erabiliena da eta hala izanda lotsagarria da Erandioko udaletik hain egoera tristean mantentzea.

Ematen du Josu Murueta plaza negarrez ari dela: barandak herdoilduta, hormak eta eskailerak zikin baino zikinago eta hainbat tokitan apurketak eskaileretan. Benetan egoera negargarria. Esan beharrik ez dago umeen topagune nagusi bat dela hauxe eta egunero ikusten dugun egoera tamalgarri honetara ohitzeko gu behintzat ez gaude prest. Bada garaia Erandioko Udalak Josu Murueta plazak merezi duen tratua emateko eta ez behin-behineko konponketak. Aurten San Lorentzo jaietako txupina botatzea han bertan, plaza desitxuratu honetan, negargura sortzeko moduko argazki bat izango da. “Anton eta Josu, hauxe da egin ahal dizuegun omenaldirik sakonena: zuen senide, herrikide eta lagunak duintasun osoz bizitzeko moduko Erandio garbia eta bizigarria gure konpromisoa” honelaxe dio udalak aspaldi jarritako plaka zikin batek. Erandioko udal arduradunei, bete ezazue zuen konpromisoa. Agur.

David Sanchez eta Jorge Martín Luque

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun