Jone Ibarretxe eta Nere Falagan: "'Bilbollywood' batekin amestu zuten hiru zinemazale sutsuak ditugu Ibarretxe anaiak"
Elkarrizketak

Iker Rincon Moreno ira 20, 15:31 Getxo

Azken urteotan ohikoa bilakatu da gure kaleetan zinemarako kamerak eta fokuak ikustea, telesailen bat edo filmaren bat grabatzen. 80ko eta 90eko hamarkadetan, aldiz, ez zen horren arrunta, nahiz eta zinemagile ausart batzuek Bilbo agertoki erraldoi bat bihurtu gura izan zuten. Horiek izan ziren Ibarretxe anaiak, eta horien historia bildu dute Jone Ibarretxe, anaietako baten alabak, eta Nere Falaganek. Biak getxoztarrak dira, eta egindako lana, Esto no es Hollywood izenekoa, bihar bertan, zapatuan, aurkeztuko dute Zinemaldiko Zinemira sailean.

Bizkaiko 15 musikariren bizitza eta lana bildu ditu Itxartu Taldeak "Bizkaiko musikari tradizionalak" erakusketan

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno ira 20, 14:54 Getxo

Getxoko Itxartu Taldeak Bizkaiko musika tradizionalaren nondik norakoak ezagutzeko bidaia proposatu du Romo Kultur Etxean egunotan ikusgai dagoen erakusketaren bitartez. Horretan, euskal musikaren historia osatu duten mitoak omentzen dira. Horretarako, herri-musikan funtsezkoak izan diren bost instrumentu izan dituzte ardatz: txistua, soinu txikia edo trikitia, panderoa, alboka eta dultzaina. Horietako bakoitzari hiru musikari aukeratu dituzte.

Astrabuduan, Erandio
Abian kultur elkartea, Getxo
Kalerik kale, Getxo