Jendartea  Leioa 2015-03-12 12:00

Etxe hutsen alokairua sustatu gura du Leioako Udalak

Udalak agindutako azterketaren emai­tzek aditzera eman du­te­nez, 852 etxebizitza huts daude Leioan; eta horietako askotan ez da inortxo ere erroldatuta egon az­ken urtean, bigarren etxebizitzak e­ta asteburukoak kontuan hartzen ez baditugu behintzat. Datu horiekin, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sail­buruordetzarekin harremanetan ja­­rri dira agintari leioaztarrak, etxeak alo­katzeko egitasmo publikoak herrian ere indarrean jartzeko. Udal ar­­du­radunek aurreratu dutenez, ha­rreman horien emaitza da laster bi era­kundeek hitzarmena izenpetuko du­tela Leioak ere Bizigune eta ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Pre­zioa) progamekin bat egiteko.

Etxe hutsen alokairua sustatu gura du Leioako Udalak
Etxebizitzak Avanzada errepidearen alde batean zein bestean. © Leioako Udala. | Ikusi handiago | Argazki originala

Modu horretan, programa ho­rie­ta­ko batean (edo bietan) izena eman du­ten leioztarrak etxebizitzen jabeekin harremanetan jarri gura dituzte. Hutsik dau­den pisuak merkatura ateratzeko, be­re kabuz ekimenaren bat aurrera ate­ratzea ez du baztertzen Leioako Uda­lak, “beti ere jabeen nahiak erres­petatzen badira”. Etxebizitza hutsen egoeraren gainean herri-erakundeak es­katutako azterketa horrek finkatuko ditu aurrerantzean egin beharrekoak.

Leioako Udalak diru-partida bat bi­deratu zuen 2014ko aurrekontuetatik, herriko etxebizitza hutsen egoera zein den eta etxe horien alokairu-mer­katuan sartzeko dauden aukerak az­ter­tzeko. Udalak aitortu duenez, iker­ketaren helburu zehatza ez zen uda­lerrian zenbat etxe huts dauden ja­­kitea, baizik eta horien guztien jabeek alokairuan jartzeko asmorik dau­katen jakitea. Emaitzak es­kuan, galdetutako herritar gehienei ino­iz ere ez zaie bururatu euren etxe hutsa programa publiko baten bitartez alokairuan jartzea. Pisu horien erdiak baino apurtxo bat gutxiagok alokatzeko egoeran egongo lirateke.

Gaur egun 582 lagun daude Leioan errol­datuta, babeseko alokairuko etxe­­bizitza eskatzen dabiltzanak. Horietatik laurdena 30 urtetik be­he­rakoak dira. Bertokoek Leioan bizitzen jarraitzea gura dute udal arduradunek, etxebizitza duina “arrazoizko” alo­kai­ruan eskainiz, aipatu dutenez.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Nineu Erantzuna | #1

Ez da berri txarra, baina zoritxarrez hauteskunde testuinguruan ematen den berria da. Eta ez dator bat Leioako udalak azkeen urteetan eraman duen Etxebizitza politikarekin. Leioan, Babes ofizialeko etxe asko eraiki egin dira, baina soilik legeak markatzen dituen minimoak betearaziz. Ez da egon Udalaren partetik benetako bultzadarik etxebizitza politikari, espekulazioari aurre egiteko, eta benetan leioztarron eskubidea izateko. Etxe hutsak ez dute beraien funtsio soziala betetzen, beraz hauek leioztarron eskura jarri beharko dira. Alokairu soziala da etxebizitza bat lortzeko dugun baliabiderik justuena. Beraz, etxebizitza benetako eskubidea izateko, alokairui sozialean oinarritutako Etxebizitza Politika bat behar da Leioan. Ez dit balio halako berri sozial bat, gero HAPOn ematen diren aldaketak eraikuntza enpresen eta promotoren interesak defendatzeko baldin eta badira. Jabetza eta ez alokairu soziala bultzatzen denean. BAkarrik Babes ofizialeko etxeak eraikitzeko HAPOren guneak aldatuz eta abar... Etxebizitza Politilka Integrala da Leioan behar duguna, eta hau alokairu sozialean oinarritu behar da

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa