Bigarren Mailan dira Leioako Emakumeak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 16a, 18:30
Leioako Emakumeen hamaikakoa, Eibarren aurka jokatutako azken partidan. © LEIOAKO KIROL ELKARTEA

Abanto klubak emakumezkoen futbol-taldea desegin du. Horren ondorioz, Leioako Emakumeak Bigarren Mailara igo dira, eta bertan jokatuko dute datorren denboraldian. Izan ere, pasa den apirilean igoera atzamarrakaz ukitu zuten, baina Eibar nagusitu zitzaien. Orain, saria izan dute Euskal Ligan egindako balentriak eta lan eskergak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun