Leioako enpresa-mintegirako deialdia zabaldu dute

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 10a, 16:58

© LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak Ibaiondoko enpresen udal mintegian izena emateko epea ireki du; martxoaren 10era arte aurkez daitezke eskaerak. Bizitegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoan, eta esleipendun enpresei laguntzeko eginda dago, udal iturri leioaztarrek adierazi dutenez. Euren berbetan, "bizitegiko moduluak aldi baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira". Horrela, enpresek honako hau izango dute eskuragai: esleitutako modulua edo moduluak; erabilera anitzerako aretoa; eta negozioari laguntzeko zerbitzu gehigarriak

Esleipena urte birako izango da hasiera batean, alokairuan, erosteko aukera barik. Hala ere, adjudikaziodun enpresak epea, gehienez, urte betez luzatzea eska dezake, esleipenaren azken bi hilabeteetan zehar.

Esleipen prozesua eta funtzionamendua arautzen duten oinarriak Udalaren eta Leioako Behargintzaren webguneetan daude eskuragarri.

Eskaera Internet bidez egin daiteke, Leioako Behargintzaren webgunean. Aurkeztu beharreko dokumentazioa ere horrela aurkeztu ahal izango da; edo udal erregistrora (udaletxean edo Mendibil kaleko 3. zenbakian dagoen Behargintzaren bulegoan) eramanez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun