Ibon Iparragirre preso gaixoaren egoeraz berba egingo dute gaur Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 17a, 11:31
Preso politikoen etxeratzea aldarrikatu dute goizean campusean. © PREST

"Presoak borrokan, ikasleok ere bai" aldarrikapena berea eginez, Leioako campuseko Prest presoen sostengurako taldeak hainbat ekimen antolatu ditu. Gaur, eguaztena, otsailak 17, "HIESA eta kartzela" berbaldia egongo da; Ibon Iparragirre gatibu gaixo ondarrutarrak pairatzen duen egoerari buruz berba egingo dute bere senideek. Hitzordua 13:00etan jarri dute, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 40. gelan.

Bestalde, bihar, eguena, otsailak 18, ekimen berezia egingo dute 12:50ean Mikel Laboa plazan.

Ezker Abertzaleak martxan jarritako Abian prozesuaren barruan, zapatu honetan, otsailak 20, euskal preso politikoak dauden Espainia eta Portugalgo espetxe denetara martxak egingo dituzte aldi berean. Horregaz bat eginez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) protestaldi ezberdinak egingo ditu kartzelen barruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun