Komunikazioaz eta haurtzaroaz berba egingo dute bihar Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 26a, 12:55
© EHU

Eguazten honetan, apirilak 27, Komunikazio eta Haurtzaroa I. Jardunaldia egingo dute Leioako campusean; 10:30ean jarri dute hitzordua, liburutegiko areto nagusian. Ekitaldia hori, Save the Children elkarteak eta UNICEFeko Euskal Herriko Batzordeak antolatu dute, Kazetarien Euskal Elkargoagaz eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateagaz batera. Sarrera doan izango da, tokia bete arte.

"Komunikabideak, haurren pobrezia eta ume errefuxiatuak" izenburupean aztertuko dute komunikabideek zelan jorratzen dituzten gai horiek biek.

Belen de Vicentek (UNICEF Espainiako prentsa-burua) eta Susana Hidalgo (Save the Children elkartearen komunikazio-arduraduna) moderatuko dute jardunaldia.

Egitaraua

Mahai-ingurua: "¿Como informan los medios de comunicacion sobre pobreza infantil?"

  • Adela Ucar (ETB)
  • Cesar Coca (El Correo)
  • Eider Hurtado (Onda Vasca)
  • Juan Carlos de Rojo (Radio Euskadi)
  • Susana Martin (Deia)
  • Estefania Jimenez (EU Kids Online EHU)

Mahai-ingurua: "Tratamiento de la informacion sobre infancia refugiada"

  • Ainara Lertxundi (Gara)
  • Cristina Sanchez (RNE)
  • Nicolas Castellano (Cadena Ser)
  • Testigantzak:
    • Ane Irazabal
    • Iker Pastor
    • Mikel Ayestaran

"Erronka nagusia komunikabideetako profesionalak sentsibilizatzea da, aldaketa sozialerako duten indar eta boterea kontuan hartuta, baita unibertsitate alorreko kideak edo beste GKEetako komunikazio-arduradunak sentikortzea ere. Azken finean, haurrekin zerikusia duten informazioak argitara ateratzen dituzten pertsona guztiei eta euren lanean haurren eskubideen ikuspegia sartzeko interesa duten pertsonei zuzendutako jardunaldia izango da", azaldu dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun