Leioa Waterpolo taldeak 6. postua erdietsi zuen Espainiako txapelketan. Klubaren ustez, "sailkapen ona" izan zen. Halere, lehenengo partida Terrassaren aurka jokatu izanak kaltetu zien, leioaztarrek onartu dutenez. Izan ere, gerora txapeldunordea izan zen taldearen kontra galtzeak ez zien utzi taldeko lehenak izaten eta, horren eraginez, final laurdenak zailagoak izan zituzten. Lehenengo partidan, Bartzelonako partidak podiumeko aukera denak kendu zizkien.