Trafikoko gestioak udaletxean egin ditzakete leioaztarrek

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 17a, 14:33
Leioako udaletxea.

Leioako Udalak eta Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak (DGT) akordioa sinatu dute informazio-trukaketa errazteko eta administrazio-elkarkidetza sustatzeko. Horri esker, leioaztarrek gidatzeko eta zirkulazio baimenen helbidea aldatzeko ez dute Bilbora joan beharrik, udaletxean bertan egin ditzakete aldaketa hauek.

Hitzarmen horrek hainbat nobedade ekarriko ditu leioaztarren eta administrazioaren mesederako. Udaletxera edo Gaztelubideko bulegora erroldatzera edo helbide aldaketa bat egitera doan edozein leioaztar momentu berean ibilgailuko helbidea ere alda dezake. Era berean, gidatzeko baimenean agertzen den helbidea aldatzea ere egin dezake udaletxean.

Horretaz gainera, Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak bere datu-baseko sarbidea emango dio Udalari, Udal Ekonomi Arloari eta Segurtasun Sailari laguntzeko. Horrela, adibidez Udaltzaingoak online ikus ditzake Trafikon erregistraturik dauden ibilgailuen datu guztiak, aurrekariak ikusteko aukera emanez, titularraren informazioa jaso, zigiluak, bahiturak, ibilgailuen azterketa teknikoak, gidariaren baimenak, karnetaren puntuak…

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun