Gabon Kopak irekiko du waterpolo-denboraldia Askartzan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 7a, 13:09
Leioa Waterpolo taldea Askartzako igeritokian, Gabon Kopan, artxiboko irudian. © LEIOAKO WATERPOLO

Aste-akabu honetan abiatuko da aurtengo waterpolo-denboraldia, Askartzako igerilekuan. Hitzordua ez da ofiziala baina klubak antolatutako ohiko Gabon Kopak bere lekua irabazi du, mende laurdena beteta. Izan ere, gizonezkoen probaren 27. edizioa izango da eta emakumezkoena, 26.a. Hala, zapatuan eta domekan, irailak 10 eta 11, partida ikusgarriak gozatzeko aukera izango da.

Emakumezko lehian, bertoko Askartza eta Leioa izango dira, Zaragozako waterpolo-eskolako talde faboritoagaz batera. Gizonezkoetan, dematan jardungo dute Bordeleko Saint-Bruno, Portugaleteko Nautica, Oportoko Fluvial eta etxeko taldea. Emakumezkoen derbi leioaztarraz aparte, arreta gehiena gizonezko azken talde biek eragingo dute: Joan Lluis Albella entrenatzailea estreinatuko da portugesakaz, azken sei urteotan berea izan den igeritokian; eta Askartzakoakaz Javier Cortes tekniko sevillarrak jardungo du, Albellaren hutsunea betetzen.

Denera, bederatzi partida izango dira. Zapatuan goizeko 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era eta domekan, 09:30etik 12:30era.

Egitaraua

Irailak 10, zapatua

  • 10:00 Askartza-Portugalete (gizonezkoak).
  • 11:30 Askartza-Zaragoza (emakumezkoak).
  • 13:00 Fluvial-Saint Bruno (gizonezkoak).
  • 16:30 Saint Bruno-Portugalete (gizonezkoak).
  • 18:00 Leioa-Zaragoza (emakumezkoak).
  • 19:30 Askartza-Fluvial (gizonezkoak).

Irailak 11, domeka

  • 09:30 Fluvial-Portugalete (gizonezkoak).
  • 11:00 Askartza-Leioa (emakumezkoak).
  • 12:30 Askartza-Saint Bruno (gizonezkoak).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun