Leioa Waterpolok eta Askartzak irabazi dute Gabon Kopa

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 12a, 11:45
Askartzako gizonezkoen taldea. © ASKARTZA

Askartza Waterpolo taldeak antolatutako Gabon Kopa etxean geratu da. Emakumezkoei dagokienez, Leioa Waterpolok altxatu zuen garaikurra, Askartza mendean hartu eta Zaragozako eskolaren aurka berdindu ostean. Gizonezkoen kasuan, probaren 27. edizioa irabazi zuten Askartzakoek, hainbat urte lortu ezinik ibili ostean. Javi Cortesek gidatutako taldea hiru partidetan nagusitu zen, Portugalete eta Bordele aise irabaziz eta ozta-ozta Joan Lluis Albellaren Fluvial portugaldarra gaindituz.

Emakumezkoen Gabon Kopa

  • Askartza 8-10 Zaragoza
  • Askartza 3-10 Leioa
  • Zaragoza 10-10 Leioa

Gizonezkoen Gabon Kopa

  • Askartza 15-10 Portugalete
  • Fluvial 16-5 Bordele
  • Askartza 9-8 Fluvial
  • Portugalete 10-10 Bordele
  • Askartza 14-3 Bordele
  • Portugalete - Fluvial, bertan behera.
Leioa Waterpoloko jokalariak uretan, Jon Lopezen begirada pean. © LEIOA WATERPOLO
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun