EHUk 2016/2017 ikasturteari hasiera eman dio gaur

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 12a, 17:17
© BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Besteak beste, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Iñaki Goirizelaia errektoreak parte hartu dute gaur EHUko 2016-2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldian. Matrikula egiteko azken epe biak amaitu barik daudela, gaur jakinarazi dute 8.317 direla sartu berri diren ikasleak (kopuru hori behin-behinekoa da); beraz, tokien %98,4 beteta dago. Zehatzago, 18.701 dira Bizkaiko campusean matrikulatutako ikasleak; 6.895, Arabakoan, eta 8.548, Gipuzkoakoan.

Cristina Uriarte eta Iñaki Goirizelaia errektoreagaz batera, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatua egon dira ekitaldian. Gainera, José Luis Martín Unibertsitateko idazkari nagusiak 2015-2016 ikasturtearen memoriaren berri eman du, eta Jasone Astorga doktoreak ikasturtea inauguratzeko hitzaldia eman du: "Personen Internet-a eraikitzen". Haiekaz batera, beste agintari batzuk izan dira, besteak beste, Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.

Cristina Uriarteren berbak (EUSKO JAURLARITZA - IREKIA)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun