Leioako waterpolo-taldeak Euskal Herriko Superkopan lehiatuko dira

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 26a, 12:38
Leioa Waterpolok Rivas Lehiaketa irabazi zuen pasa den zapatuan Madrilen. © LEIOA WATERPOLO

Portugaletek hartuko du domeka honetan, urriak 2, waterpolo-denboraldiaren lehenengo titulua, Euskal Herriko Superkopa. Bertan, Askartza emakumezkoetan eta gizonezkoetan lehiatuko da eta Leioa Waterpolo emakumezkoetan izango da.

Hain zuzen ere, Superkopa irabazteko faboritoa da Leioa, Estatu mailako liga jokatzen duen talde bakarra izango delako Portugaleteko hitzorduan. Beraz, baliteke B taldeko jokalariei igeritokian minutuak ematea. Gainera, Jon Lopezen emakumeak Madrilgo Rivas Lehiaketa irabaztetik datoz: pasa den zapatuan jokatutako sarian partida bietan nagusitu ziren. Gainera, Ane Jaime atezain leioztarra lehiaketako jokalaririk onena izendatu zuten. Superkopan Leioa waterpoloren arerioak Askartza eta Bidasoa izango dira, biak Euskal Herriko ligakoak.

Gizonezkoen kategorian, Nafarroa Waterpolo da aurretik faboritoa. Ohorezko Mailan dabilen taldeak iaz irabazi zuen Euskal Herriko Superkopa. Askartzak talde berritua aurkeztuko du, Javi Cortesen gidaritzapean. Bere aurka, Portugalete lehiatuko da finalerdietan. Laugarren taldea Bilboko Kirol Elkartea izango da.

Euskal Herriko Superkopa, emakumezkoak

Domeka, urriak 2

10:00 Leioa - Bidasoa

14:00 Askartza - Bidasoa

18:20 Leioa - Askartza

Euskal Herriko Superkopa, gizonezkoak

Domeka, urriak 2

11:20 Finalerdia: Askartza - Portugalete

12:40 Finalerdia: Nafarroa - Bilbo

17:00 3. eta 4. postuak

19:40 Finala

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun