Urriaren 30ean abiatuko dute Leioako askotariko kirol-eskola

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 28a, 18:30
Eskubaloi atezain bat. © LEIOAKO ESKUBALOI ESKOLA

Leioako Eskubaloi Eskolak jakinarazi duenez, datorren urriaren 30ean, domeka, abiatuko dute askotariko kirol-eskola Sakoneta kiroldegian. Goizeko 09:30etik aurrera, askotariko kirol-jarduerez gozatu ahal izango dute 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek. Besteak beste, motrizitatea, koordinazioa, gorputzaren kontrola eta oreka landuko dituzte. Domekero izango da eskola zabalik. Jarduerak doakoak dira eta bertatik pasatuz eman daiteke izena. Era berean, honako bideak ere erabil daitezke: balonmanoleioa@gmail.com eta 688 698 568.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun