Sakonetako klubaren arabera, "waterpolo-jardunaldi polita" izan zen domekakoa. Leioaztarrek "berretsi zituzten taldeak denboraldiaren hasieratik eskaintzen dabiltzan sentsazio onak". Oraindino Leioa Waterpolok ez du partida bat ere galdu denboraldi honetan.
Leioak aise irabazi zien Bidasoari (17-5) eta Askartzari (13-5). Halere, kontuan hartu beharra dago talde bi horiek ez dutela Estatu mailako kategoriatan lehiatzen, Leioa Waterpolo legez. Jon Lopezen emakumeek datorren urriaren 22an hasiko dira Lehenengo Mailako liga. Oraingoz, sasoi onean daudela erakutsi dute Zoritxarrez, Ane García leioaztarra lesionatu zen domekan; eskumako eskuko hausturak lehiatik aldenduko du hainbat denbora.
Gizonezkoetan, Waterpolo Nafarroak irabazi zuen Euskal Herriko Superkopa, nagusitasun osoz. Finalerdian, Bilbori 2-21 irabazi zion. Finalean, Askartza izan zuten arerio. Javi Cortésen taldeak, doi-doi eta asko sufrituta ailegatu zen final horretara, Portugaleteri 10-11 irabazita. Dena den, finalean, nafarrek joko-erakustaldia egin eta markagailura 17-6 igo ostean, eskuratu zuten Euskal Herriko Superkopa.