Heriotzarik gabeko arrantza-jardunaldia egingo dute bihar Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 22a, 12:00

Domeka honetan, urriak 23, Leioa Itsasadarretik egitasmoaren barruan heriotzarik gabeko arrantza-jardunaldia antolatu du Udalak, Jóvenes Castores elkarte leioaztarragaz batera. "Itsasadarraz gozatzeko aukera ona izango da, arrantzaren xehetasun guztiak ezagutzen lagunduko diguten begiraleekin", azaldu dute antolatzaileek. "Etorri 10:00etatik aurrera itsasadar leioaztarraren erriberara eta gozatu igandeaz konpainia ezin hobean eta modu naturalean", gaineratu dutenez.

Leioa Itsasadarretik Leioako Udalak eta Bilboko Portu eta Itsasadarra Fundazioak antolatutako ekimena da. Helburua da itsasadarraren garrantzia ezagutzera ematea, protagonista baita Leioako udalerrian, jarduera desberdinak programatuz.

Castores de Leioa arrantza eskola-sozietatearen helburua da arrantza sustatzea aisialdiko jarduera gisa. Kirol arrantza irakasten dute batez ere; baina horretaz gainera, arrantza eta muntai artifizialetarako ikastaroak antolatzen dituzte; eta inguru naturalak zaindu eta kontserbatzeko irteerak ere bai, batez ere, Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun