Leioako Udalak eta herri-eragileek gaur 19:30ean egingo dute kontzentrazioa

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 2a, 11:46
Sexu-eraso bat salatzeko kontzentrazioa, artxiboko irudian.

Udalbatzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoetako bozeramaileek adostu dutenez, gaur, eguaztena, egingo dute astelehen gauean gertatutako sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea, 19:30ean, Leioako Boulevard-en. Goizeko 08:30ean batu dira eledunak. Hala ere, orain gutxira arte ez dute erabakitakoaren berri eman, adierazpena ere plazaratu dute. Ruben Belandia Esnatu Leioa alderdiko bozeramaileak adierazi duenez, deialdia bertoko elkarteakaz adostu dute.

Goizaldeko 02:45 aldera izan zuen sexu-erasoaren berri Ertzaintzak, Elexalde auzoan gertatu zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutarazitakoaren arabera, gizonezko gazte bat atxilotu zuten 03:30 aldera, sexu-erasoaren ustezko egilea delakoan. Neskatoa Gurutzetako ospitalera eroan zuten, eta mediku forentsearen zaintzapean utzi. Ustezko gizonezko erasotzailea Getxoko epaitegiaren esku lotu zen, nahiz eta karguakaz aske geratu zen epailearen aurretik pasa eta gero.

Bitartean, Leioako EH Bilduk gogor salatu du astelehen gabean gertatutako sexu-eraso matxista eta bere babesa eta elkartasuna adierazi dio eraso matxista horren biktimari. Gertakari hau salatzeko gaur arrastian herri eragileek eta udalak 19:30ean Bulevardean deitutako kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

"Hiri, herri eta auzoetako jai-giroan, gure gizarteak duen arazo kolektiboaren eredurik larrienagaz topatu gara Leioako eraso sexista honegaz. Gure jai eta festak askatasunez eta berdintasunez bizi ahal izateko neurriak behar dira. Leioan gertatutakoa ez du lekurik ez jai eremuan ez beste inon. Gure jai eta festetan inolako eraso sexistarik ez egoteko kontzientziazio eta hezkuntza neurriak behar dira, jarrera matxisten aurrean gizarte guztia kontra azalduetahauekgurekaleetatik erabat baztertzeko. Herritarren jarrera aktiboa beharrezkoa da behingoz heteropatriarkatuak eragindako indarkeri matxista honek suposatzen duen gaitz honekin bukatzeko.  Jarrera matxisten aurrean tolerantziarik ez. Ezetza beti da ez", adierazi du Leioako EH Bilduk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun