Euskarak 365 egun

Euskaraz gozatzeko hamaika aukera Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 2a, 12:33

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada ere, Leioa joan den azaroaren 29tik dago euskarari gorazarre egiteko ekitaldietan buru-belarri murgilduta. Halere, oraindino ere badago zer gozatzerik euskara bultzatzeko eta omentzeko. Hala, abenduaren 3an, zapatuan, hainbat ekimen egongo dira leioaztar guztiei begirakoak.

Goizean, neska-mutil gaztetxoentzako puzgarriak egongo dira, Boulevarden. Kalez kale ibiliko dira trikitilariak eta txistulariak, giroa alaitzeko asmoz. Arrastian, ostera, Xaiborrek Boulevardera hurreratzen diren guztiak dantzan ipiniko ditu eta, indarrak berreskuratzeko, 19:30ean txokolate bero-beroa banatuko dute. Kultur Leioak, bere aldetik, euskarazko hainbat film proiektatuko ditu egunotan.

Egitaraua:

Abenduak 3, zapatua

  • 11:00-15:00 Umeentzako puzgarriak, Boulevarden.
  • 12:30-15:00 Animazioa, trikitilari eta txistulariakaz, kalez kale.
  • 17:30  Xaiborregaz disko-festa, Boulevarden.
  • 19:00 Txokolate-banaketa, Boulevarden.

Abenduak 3 eta 4

  • 17:30 Zikoinak umeentzako pelikula, Kultur Leioan, 3,50 euroan.

Abenduak 3, 4 eta 5

  • 20:00 Pikadero pelikula, Kultur Leioan. Sarrera, 4,50 euroan.
Erlazionatuak

Zelan esango zenuke "farola” euskaraz?

Iker Rincon Moreno 2016 aza 29 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun