Bizikletak mailegatzeko sistema eten du Leioako Udalak, denbora batez

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 5a, 09:15
Bizi Leioa Biziz zerbitzua indarrean sartu aurretik, auzokideek era bitxian erabili zituzten instalazioak.

Pasa den domekan, Urteberri egunagaz batera, amaitu zen Leioako Udalak eta gizarte ekimeneko sozietate kooperatiba batek bizikletak mailegatzeko baimendun zerbitzu osoa emateko zeukaten hitzarmena; 2011ko abendutik indarrean egon zen akordioa. Hori dela eta, pasa den domekan Udalak zerbitzua eten egin zuen, erabat. Leioako Udalak azaldu duenez, orain arteko "sistema hobetu" guran "herritarrei zerbitzua eskaintzeko beste sistema eta bide eraginkorrago batzuk" aztertzen dabil, "gure udalerrian garraiobide ekologiko, osasungarri eta eraginkor hori sustatze aldera".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun