"Yo, Feuerbach" antzezlana barikuan, Kultur Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 9a, 16:10
Antzezlanaren irudi bat. © MARTÍ E. BERENGUER

Bariku honetan, urtarrilak 13, "Yo, Feuerbach" antzezlana eskainiko dute Grec Festival 2016 de Barcelona, Velvet Events eta Buxman Producciones taldeek. Saioa Kultur Leioako entzungelan izango da, 20:30ean. Sarrerak 9 eta 18 euroan daude salgai.

Zinismoa, umorea, indarkeria eta samurtasuna izango dira Feuerbach komikoak erabiliko dituen armak, patetismotik hurbil dagoen talentu ariketan. Tankred Dorst Europako dramagilerik handienetarikoak sortu eta Antonio Simonek zuzendu du lana. Pedro Casablancek antzeztua, denboraz kanpoko testu hunkigarri horrek, protagonista izatea lortzen ez duten denei buruz dihardu; bigarren aukeren beharra eta eskuzabaltasun-falta jorratzen ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun