Umeentzako antzerkia domekan, Kultur Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 10a, 15:15
© EIDABE

Domeka honetan, urtarrilak 15, Eidabe eta Bale Musika Ideiak konpainiek "Baserrian amets" antzezlan familiarra eskainiko dute Kultur Leioako entzungelan, 18:00etan. Sarrerak 2,50-5 euroan daude salgai.

Musika eta antzerki jolasa uztartzen dituen antzezlan honek kontsumo arduratsu eta gertutasunaren onurak erakutsi gura dizkie umeei, elikagaiak nondik datozen azalduz, beti ere Amets neskatila eta bere amonaren istorioan barne; 3 eta 6 urteetarako gomendatutako euskaraz eginiko antzezlan samur eta pedagogikoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun