Goizaldean sutea izan da Leioako etxebizitza batean

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 17a, 11:56
Suhiltzaileak lanean, artxiboko irudian.

Dirudienez, manta elektriko batek eragin du Leioako Iparragirre kaleko etxebizitza batean izandako sutea, udal-iturriek adierazi dutenez. "Jabearen jokaera egokiak eta emergentziazko zerbitzuen berehalakotasunak kalte larriak ekidin ditu", gaineratu dute.

Goizaldeko 01:30ean bizilagun batek Udaltzaingora deitu du, sute baten berri emanez. Udaltzainak berehala bertaratu dira; Iparragirre kaleko 34. zenbakiko zazpigarren pisuan sua ikustean, hurbileko bizilagunak etxetik atera dituzte. Suhiltzaileak arin heldu dira eta segidan itzali dute sua; baina, hala ere, kalte materialak garrantzitsuak izan dira; etxea guztiz kiskalduta geratu da. Aldiz, etxe horretako emakumearen jarrera egokiak kalte pertsonalak ekidin ditu. Osasun-zerbitzuek anbulantzian bertan artatu dute emakumea; hala, ez du ospitalera joan beharrik izan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun