Sute batek kutxazain automatiko bat kaltetu du Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 19a, 10:52

CaixaBank banketxeko Leioako kutxazain automatiko batek hainbat kalte jaso ditu, itxuraz, nahita eragindako sute baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertaera 03:00ak aldera izan da, Sabino Arana kalean.

Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu da, eta udaltzainak su-itzalgailu bategaz saiatu dira garrak amatatzen. Dena dela, azkenean suhiltzaileek esku hartu behar izan dute sua itzaltzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun