Politika  Leioa 2017-01-30 12:00

Leioako campusean Torturaren Aurkako Eguna egiteko bilera irekira deitu du PRESTek

Torturaren Aurkako Eguna antolatzeko asmoz, bilera irekia egingo du eguazten honetan, otsailak 1, PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak. Hitzordua 13:00etan jarri dute, Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultateko Gune Askean.

Espainiako Poliziak 1981eko otsailaren 13an torturatuta hil zuen Joxe Arregiren hilketa erreferentzia hartuta, Torturaren Aurkako Eguna antolatzen da urtero, data horretan, Euskal Herri osoan.

2017/02/01 13:00

Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultateko Gune Askea (Leioako campusa) Leioa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa