Bihar ere Kultur Leioako edaritegian egingo dute Barikuetan Jai

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 26a, 10:52

Bariku honetan, urtarrilak 27, 17:30etik aurrera, sormena landuko dute, baliabide naturalak erabilita, Barikuetan Jai egitasmoan parte hartzen duten sendiek. Biharko saioa ere Kultur Leioako edaritegian egingo dute, eguraldi-aurreikuspen txarra dela eta.

"Denok gara sortzaile, denok dugu sortzeko ahalmena, eta horren erakusgarri sormen tailer berezi bat izango da ostiralean. Gure herrietan ditugun baliabide natural ezberdinekin sorkuntza ezberdinak egiteko aukera aprobetxatuko dugu", azaldu dute antolatzaileek.

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarritako Barikuetan Jai programaren helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan; horretarako, barikuro jarduera bereziak egiten dituzte, euskarazko harreman-sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun