Bestalde, bazkaria egingo dute Andrak taldeko bazkideek, aipatutako eguna "ospatzeko"; eguazten horretan, autobusean joango dira Loiuko Landatxueta jatetxera, 14:00etan irtengo dira Leioatik. Gainera, bazkaldu ostean, dantzaldia edukiko dute mahaiaren inguruan batutakoek. Bazkarian izena eman daiteke Sabino Arana kaleko 78. zenbakian elkarteak daukan egoitzan; txartelak 30 euroan salgai daude. Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauari akabua emateko, "La resistencia" izenburuko antzezlana eskainiko du Kafe Huts taldeak, martxoaren 9an, eguaztenean. Emanaldia arrastiko 07:00etan izango da, Kultur Leioako entzungelan; sarrera, doan.