Autonomoentzako gida fiskala plazaratu du Leioako Behargintzak

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 2a, 12:00

© LEIOAKO BEHARGINTZA

Autonomoei eragiten dien zerga-sistemaren inguruko jardunaldia egin zuen Leioako Behargintzak, joan den abenduan. "Enpresari horiek dauzkaten zerga-betebeharrak eta administrazioarekiko harremanak modu erraz batean azaltzea zen helburua", antolatzaileek adierazi dutenez. Jardunaldian emandako formakuntzan eta erabilitako edukian oinarrituz, dokumentu bat sortu du Izquierdo Salazar bulegoak; eta Leioako Behargintzak hori partekatzea erabaki du.

Abenduan egindako jardunaldiaren helburuak kontuan hartuta, "ez da araudia xehetasunez aztertzen; enpresa munduan gehien ematen diren kasuak azaltzen dira", arduradunek azaldu dutenez. Gida Leioako Behargintzaren webgunean aurki daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun