Leioako Irakurle Kluba batuko da eguaztenean, Jane Austen-en liburu bategaz

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 11a, 12:00

Ana Isabel Morales itzultzaile leioaztarrak parte hartuko du datorren eguaztenean, martxoak 15, Leioako Irakurle Klubean. Saioa 19:30ean izango da, Kultur Leioako liburutegiko hemerotekan. "Harrotasuna eta aurrejuzguak" liburuaren gainean berba egingo dute egun horretan.

Obra hori orain dela 200 bat urte sortu zuen Jane Austen idazle ingeles entzutetsuak. Literatura unibertsaleko liburu esanguratsuenetako bat da, eta Ana Isabel Moralesek 1996an euskaratu zuen, Ibaizabal argitaletxearentzat. Bigarren edizioa inprimatu zuen Elkarrek 2013an; hainbat hizkuntza moldaketa eginda.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun