Francisco Garate Durangoko PPko zinegotziaren kontrako salaketa artxibatu zuen epaile batek, orain dela hiru egun. Etxeko langile bati sexu-abusuak egitea egotzita atxilotu zuten, baina epailearen aurretik igaro ostean karguakaz aske gelditu zen.
Durangoko Plataforma Feministak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "egoeraren larritasunaz jabetuta eta Ertzaintzak (Francisco Garate) azkar atxilotu zuela ikusita" ulergaitzak dira auzian eman diren hurrengo pausoak; izan ere, karguakaz aske gelditu eta ordu gutxira kasua artxibatu zuen Durangoko 4. Instrukzio Epaitegiko epaileak.