Aritz Muguerza deustuarra nagusitu da maila altuko 20 proposamen aurkeztu diren lehiaketan, Mendibile Jauregia elkarteko arduradunen berbetan. Mural-lehiaketaren hirugarren edizioko aipamen bereziak hurrengo artistentzat izan dira: Iker Vázquez Arteche, "(G) Euria" lanagatik; Enara Conde eta Aitziber Igargua, "Iraganaren Islada" proposamenagatik; eta Gabriel Coca Bandrés "Deconstrucción MMXVII" obragatik.
Lehiaketa irabazi duen lanari dagokionez, Muguerzak existitzen ez den hirugarren pisu bat irudikatzen du "Bizkaiko urre koloreko sekretua" obran, Mendibile Jauregiari ikusgaitasun handiagoa emateko. Muralaren ezker aldean aztarna digital handia margotu du, koparen funtzioa egiten duena, eta txakolinagaz betetzen dena. Muralaren erdialdean harri-jasotzaile itxurako mahats-biltzaile bi aurkeztu ditu. Gainera, jauregi historikoa goratu gura izan du, Buchingham Jauregia balitz bezala. Eskuineko aldean, Bizkaiko Txakolina izendapenaren logotipoa ipini du, loredun diseinuan integratuz.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun