Hezkuntza  Leioa 2017-03-10 18:35

EHUko errektoreagaz batzartu da gaur EH Bildu

EH Bilduk gizarte-eragile nagusiakaz partekatuko ditu aurrekontuei buruzko proposamenak; euren ekarpenak eta iritziak jaso gura ditu koalizioak. Hala, EHUko errektoreagaz hasi du gaur bilera erronda: Maddalen Iriarte, Miren Larrion eta Leire Pinedo EH Bilduko ordezkariak Nekane Balluerka EHUko errektoreagaz eta Lorea Bilbao gerenteagaz batzartu dira, Eusko Legebiltzarrean. Alde biak kezkatuta agertu dira "unibertsitate publikoaren finantziazio eskasagaz".

EHUko errektoreagaz batzartu da gaur EH Bildu
Maddalen Iriarte, Miren Larrion eta Leire Pinedo EH Bilduko ordezkariak Nekane Balluerka EHUko errektoreagaz eta Lorea Bilbao gerenteagaz batzartu dira. EH BILDU | Ikusi handiago | Argazki originala

EH Bilduko legebiltzarkideek EHUren egoera ekonomiko eta orokorraren inguruko informazioa jaso dute bileran, eta "logikotzat" jo dute bertako Gobernu Batzordea "kezkatuta" egotea, "Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak motz geratzen direlako unibertsitate publikoaren beharrak ase ahal izateko". EH Bilduk EHUgaz duen "konpromisoa" berretsi du Iriartek, eta haren "finantziazioa hobetu beharra" aldarrikatu du, "unibertsitatea funtsezkoa delako edozein herriren garapena ahalbidetzeko".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa