Iruñean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazi diete, Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 16a, 18:51

LEIOATIK!

Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrei babesa adierazi diete gur hainbat ikaslek, Leioako campusean; goizeko 10:15ean, Mikel Laboa plazan egin dute kontzentrazioa.

Astelehenean espetxera bidali zituen epaileak, joan den zapatuan, Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrak. Astearen hasieran eroan zituzten epailearen aurrera, eta azken horrek zapatuan izandako istiluetan parte hartzea leporatuta eman zuen espetxeratzeko agindua. "Desordena publikoa eta terrorismoa" egotzi die hiru gazteei epaileak, eta ondorioz, Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali du auzia.

Lau oreretar atxilotu zituen zapatuan Espainiako Poliziak, Iruñean izandako liskarren harira. Zapatu arrastian, manifestaziora deitu zuen Errepresioari Autodefentsa dinamikak Iruñean. Hamarnaka lagun bildu ziren bertan, eta liskarrak izan ziren. Atxilotutako lau lagunetatik hiru, astelehenean pasa ziren epailearen aurretik. Laugarren atxilotua adingabea da, eta aske utzi zuten atxilotu eta ordu batzuetara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun