Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 22:06

Ertzaintzaren "presentzia itogarria" salatu du IAk

Hainbat ikaslek Gasteizko Letren Fakultateko kamerak hautsi ostean, Ertzaintzak lehenengo pisuan aurkitzen den ikasle gela "inguratu" eta "bertan zeuden arropa, ikasle-gelako atea, kartelak, pegatinak, kontseiluko ordenagailuko disko gogorra, hainbat ordenagailu eroangarri, pankartak zein bestelako materiala eroan", Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak komunikatu baten bidez salatu duenez. Gaur gertatukoa "aspalditik datorren eraso errepresibo gisara" ulertzen du IAk; ikasle abertzaleek berbetan, "azken urteetan eta bereziki hilabete hauetan ertzaintzaren zein kalez jantzitako polizien presentzia itogarria baita Gasteizko campusean".

Ertzaintzaren "presentzia itogarria" salatu du IAk
Iluntzeko 08:00etan kontzentrazioa egin dute, Andre Maria Zuriaren plazan. © HARA BA! | Ikusi handiago | Argazki originala

"Kontrol sozialarekin amaitzeko ekimen baten ondotik ikasle kontseilua hustu dute erabat, aste hauetan burutzen ari diren jardun errepresiboan urrats bat haratago emanEz. Bestetik, ikasle mugimenduko kide bat ere identifikatua izan da letren fakultate inguruan, presentzia polizial basatiaren beste adibide garbi bat erakusten digularik honek.", salatu du IAk.

Ikasle mugimenduaren ustez, "arazoaren iturburura joan beharra dugu gaurko gertakariak ulertzeko"; izan ere, Letretako ikasle gela Gasteizko Ikasle Mugimenduaren bilgune nagusia ei da gaur egun. "Militantzia aktiboaren elkargunea" da. "Sistema kapitalistari aurre egitea helburu duten hamaika eragile biltzen gara bertan, izan presoen aldeko mugimendua, Ikasle Abertzaleak, talde ekologistak, mugimendu feminista, euskararen aldeko mugimendua, mugimendu internazionalista, ikasle asanbladak…", azaldu dutenez.

Ikasle mugimenduaren aurkako "kriminalizazioak aurrera darrai", IAren ustez; ikesleen antolakundeak dioenez, "intoxikazio medi-tikoa zein instituzionalaren aurrean herri zein langile-mugimenduaren elkartasuna ezinbestekoa zaigu". Hala, Euskal Herrian eraldaketa integralaren bidean lanean dirauen eragile orori idei egin diete, kasle mugimenduari babesa adieraztera, "errepresio indarrek ezartzen dizkiguten trabak gaindituz".

Bitartean, EHU-ri euren "mespretxu gogorrena" adierazi diote; "inbestigazio polizialak babestu eta kriminalizazio mediatiko zein insituzionalean izaten ari den paper aktiboa" salatu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa