Iñaki Sáez campusean izen-ematea, zabalik

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 23a, 11:30

Iñaki Sáez, Sarrienan. © IÑAKI SÁEZ CAMPUSA

Leioako Kirol Elkarteak Iñaki Sáez campuserako inskripzio-epea zabaldu du daborduko. Aste Santuan egingo dute aipatutako ekimenaren hurrengo edizioa, bi txandetan. Lehenengoa apirilaren 10etik 12ra egingo dute eta bigarrena hilabete bereko 18tik eta 21era bitartean izango da.

Leioako Kirol Elkarteko antolatzaileak nabarmendu duenez, "azken urteotan izandako arrakasta eta harrera zabala direla eta", aurten ere Iñaki Sáez campusak hainbat aldiz erabiliko ditu Leioako Sarrienako kirol-instalazioak. Campus hori 2003 eta 2012 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago.

Lagun Artea futbol-eskolako jokalariek ohiko legez prezio bereziak izango dituzte (70 euro lehenengo txanda; 95, bigarrena; eta 150, biak). Leioan erroldatutako gaztetxoek edo aurretik campusean ibilitakoek, eta, batez ere, Leioatik kanpo erroldatutakoek gehiago ordaindu beharko dute, gehienez jota 200 euro. Eskaeren arabera, campusak autobus-zerbitzua ere baliteke ipintzea. Leioako klubak 2008tik antolatzen du futbolean hobetzeko campusa, eta Iñaki Sáez Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohiaren laguntza izan du.

Argibide gehiagorako honako bitartekoak erabil daitezke: 675 533 528 eta campusleioa@yahoo.es

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun