Eskarmentua dauka entrenatzaile eta prestatzaile gisa. Jokalariak erakartzen ere jardun du. Sestaon, eskola-futbola eta oinarri-futbola koordinatu zituen. Gainera, Sanchok Leioako talde baten ardura hartu zuen Retuerton beharrean zegoenean, Isusko Loroñogaz batera. Gaur egun, Loroño klubeko koordinatzaile nagusia da. Fernando Quintanilla Txirrik utzitako hutsunea beteko du Sanchok; Realera joan delako Quintanilla.