Bertsio kontrajarriak atzoko ikasle-grebaren inguruan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 24a, 12:35

LOMCE, Heziberri eta EU2020 bezalako erreformak salatzeko, greba eta mobilizazioak egin zituzten atzo, unibertsitate mailan, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak deituta. Topatu.eus komunikazioa-proiektuak zabaldutakoaren arabera, "Hego Euskal Herriko unibertsitate eta ikastetxe ugaritan" egin zuten bat deialdiagaz. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) agintarien berbetan, ostera, ikasleen greba-deialdiak "eragin txikia" izan zuen, hiru campusetan. "Jarduera akademikoa normala izan zen, nahiz eta ikastegi batzuetan gainerako egunetan baino ikasle gutxiago egon zen", gaineratu zutenez. Bideoa: TOPATU.EUS

Atzoko greban istilu larririk ez zela egon nabarmendu dute iturri denek. Besteak beste, Leioako campusean, aurpegia estalita zeroaten lagunek edukiontziak bota eta zakarrontziak hustu zituzten, trafikoa oztopatzeko, goizeko 8:30ak eta 9:30ak artean. "Gainera, ikastegi bateko altzariak atera zituzten kanpora; ikastegi horretako ikasleek eta langileek gero euren lekura itzuli zituzten", EHUko arduradunek gaineratu dutenez. Gero, Bilboko manifestaziora abiatu ziren ikasleak; Jesusen Bihotzetik abiatu zen manifestazio jendetsua.

Hala, EHUk "eskerrak" eman dizkie, "beren-beregi, unibertsitateko ikasle eta langileei, beren portaera gizabidetsuak kalteak gutxitzen eta normaltasun akademikoa bermatzen lagundu duelako".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun