Osasungintza euskalduntzearen aldeko itxialdia eta manifestazioa egingo dituzte, Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 27a, 16:22

EHUko Medikuntza Fakultateko eragileek antolatutako hainbat ekitaldi egongo dira aste honetan, Leioako campusean. Martxoan Euskaraz egitasmoaren barruan, Korrikaren 20. edizioaren dokumentala proiektatuko du Medikuntza Asanbladak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gune askean, martitzenean, 11:30etik aurrera. Osasungintzako Ikasle Mugimenduak, ostera, itxialdia eta manifestazioa antolatu ditu, eguaztenerako eta eguenerako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun