Udal-batzordeak publikoak izateko aukera baztertu dute Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 4a, 17:15

Koalizioko zinegotziak prentsaurreko bat ematen. LEIOAKO EH BILDU

Batzorde informatiboak publikoak izatea proposatzeko asmoa zuen Leioako EH Bilduk, maiatzaren 30eko Osoko Bilkuran. Ostera, martxoaren 21eko udal-batzorde informatiboan, koalizioak aurkeztutako mozioa udal-batzarrean eztabaidatzearen aurka botoa eman zuten EAJk eta PPk. 

EH Bilduren ustez, "udal garden eta parte-hartzaile bat eraikitzeko aukera paregabea" galdu dute agintariek. Gainera, jeltzaleen jarreragaz "harrituta" daude independentistak; izan ere, aukera hori EAJk eta EH Bilduk onartutako "Udal Legean jasota" ei dago. "Gustuko ez dituen gaiez eztabaidatzeko beldurra" dauka Udal Gobernuak, EH Bilduren ustez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun